價格:免費
更新日期:2018-05-25
檔案大小:4.1M
目前版本:1.0
版本需求:Android 2.1 以上版本
官方網站:mailto:ander.berango@gmail.com
Honako hau Berango Kantariren aplikazioa duzu. Bertan 2018. urtean argitaratutako kantutegian agertzen diren abestien letrak aurkituko dituzu, beste funtzioekin batera.
Kantutegian 140 euskal abesti agertzen dira. Hemen letra irakurtzeaz gain abestia bera ere entzun ahal izango duzu.
* Abestia bilatzeko bi modu nagusi daude:
1- Abestiaren zenbakia idatzi eta gero lupan sakatu
2- "Zer abestuko dugu?" botoian sakatu eta abesti bat aukeratu.
Horretaz gain, ezer eta eskuin geziekin aurrera eta atzera egingo duzu abestietan eta zenbakirik idatzi gabe lupan sakatuz gero ausaz aterako da abesti bat.
* Abesti bat gogokoenetara gehitzeko izarra sakatu.
* Letraren tamaina aldatzeko beheko barra mugitu alboetara.
* Pantaila argitu edo iluntzeko eguzkiaren botoia sakatu.
* Letren azpiko play botoia sakatuz abestia entzun ahal izango duzu.
* Goiko "menu" botoia sakatuz menua irekiko da. Bertan hainbat funtzio daude.
1- Berango Kantariko kantutegian dagoen aurkezpena irakurri.
2- Gogokoenetara gehitu dituzun abestiak hautatu.
3- Iragarki taulan argitaratutakoa ikusi (*).
4- Berango Kantariren Facebook orrialdera joan.
5- Aplikazioari buruzko informazioa irakurri.
6- Aplikazioa itxi.
(*)Atal hau probetan dago.